Ir a: Menu navegación | Contenidos

Esta web
Internet
  • recomienda esta página

Urtarrilaren 19an San Kanuto eguna izango da Gasteizen

Marihuanaren debekuaren kontrako eguna dugu San Kanuto eguna, marihuanaren errebindikazio jaia. Antolatzaileen esanetan, bada garaian Kalamua normalizatzeko eta isunekin eta landatzeko debekuarekin amaitzeko. Horretarako ekimen ezberdinak antolatu dituzte datorren urtarrilaren 19rako Gasteizeko Andra Mari Zuriaren plazan.
Mariaren Lagunak, Gasteizko Kannabizaleen elkartearen oharra:

San Kanuto

Urtero bezala San Kanuto heltzen ari da. Marihuanaren errebindikazio jaia. Bada garaia Kalamua normalizatzeko eta isunekin eta landatzeko debekuarekin amaitzeko. Debekuekin amaitzeko momentua heldu da.

San Kanuto

Amigos de la Maria - Mariaren lagunak elkartetik animatzen zaituztegu ospakizunera etortzera. Ekitaldi baketsua izango da, jai giroa nagusi eta ke onez beteta. Datorren urtarrilaren 19an han espero zaituztegu Mariak egindako salda beroa zurekin elkarbanatzeko prest.

Oraingoan ere, zure presentziarekin ekimena bermatzeko eskatzen dizuegu, debekuaren aurka aurrera pausua egin dezagun.

Urtarrilak 19- Andra Mari Zuriaren plazan

  • 20:00- Andra Mari Zuriaren plazan kontzentrazioa
  • 21:00- Salda beroa eta bideoak Aihotz plazan
  • 21:15- Debekuaren kontrako manifestuaren irakurketa, Kalamua landatzearen eta kontsumitzearen alde
  • 21:30- Kontzertua: The dogs of the black foots
  • Barreak eta etortzen bazara bakarrik ezagutuko dituzun gauza asko

www.amigosdemaria.com

 

copyleft copyleft www.amigosdemaria.com